euskararen eguna

1196701243_f

dakizuen legez, abenduaren 3an San Frantzisko Xabier-en eguna ospatzeaz gain, euskararen eguna daukagu gaur. halako egunak orokorrean ez ditut oso atsegin izaten, baina besteen artean gizarteari ospatzen den egun horren inguruko errebindikazio puntu bat helaraztea lortzen dute maiz. gaurkoan hortaz, euskararen aldeko aldarria egiteko egun aproposa da, nahiz eta egunerokoa izan ohi den horretarako aukera ezinhobea. gure hizkuntza bultzatzeko ez baita aparteko ezer egin behar, mintzatu baizik. hala dio gure bernardo atxaga handiak ere:

“Horregatik dabil bizkor gaztelera eta makal euskara: jendeak berealdiko gauza pila egiten dituelako euskararen alde, salbu eta beharrezkoa den bakarra: hitz egin”.

amaitzeko, xalbadorren ‘Herria eta hizkuntza’ bertso zoragarriak uzten dizkizuet, mikel laboak kantatuta. bertan dioen bezala herria baita gorputza, eta hizkuntza bihotza. pasa egun ona gaztiok!!

herria eta hizkuntza

_____________________TZIO_____________________

3 Erantzun daude “euskararen eguna”sarrerarentzat

  1. tzio:

    oh.: ahantzi zait esatea, azken denboraldian blog honek nirea, pertsonala ematen duela!!! errebindikazio hori egiteko ere aprobetxatu nahi det aukera hau. idatzi zehozer gaztiok (edo zaharrok, bakoitza nola sentitzen denaren arabera)!!!!

  2. joseba:

    eoziñek idazteik hire atzetik! oi dek kategorie oi!

  3. hilazk:

    puto anfitrion…

Erantzun bat utzi