Zorionak Maialen!!!!!!!!

YouTube Preview Image

Sua hitza emanda botatako bertsoa:

Hura asmakizuna

homo habilisena

bazun intentzioa

bazuen sena

bi harrik elkar jota

txispa bat aurrena

asmakizun haundina

mendetan barrena

sua da problema

zenbait basorena

edo jaki dena

berotzen duena

eta bi begiradek

sortzen dutena


7 Erantzun daude “Zorionak Maialen!!!!!!!!”sarrerarentzat

  1. izaro:

    Ametsena re ona zan baino hau…OLE MAIALEN TORERA!!!!!!!

  2. ander:

    Zorionak Maialen bai, baino aupa Amets!!!!

  3. Izaro:

    Ez dator post honekin bat…baino jakin dezazuela Bermeoko berri txarrakeako sarrera gabe geau geala!!!ia bukau die!!!!!!!hurreneako leheno espabilau beharko deu…

  4. Izaro:

    Aber asmatzezuen ze periodikotan azalduan hau…

    La ‘txapela’ de Maialen

    El domingo fue una jornada gozosa para los que disfrutamos con los bertsos. Se celebraba la final del Campeonato de Bertsolaris en el BEC de Barakaldo. La esgrima verbal se prolongó mañana y tarde; las palabras salían cantarinas de las bocas de los ocho competidores: redondas, frescas, hermosas. Y es que uno puede dejarse balancear por esas melodías, meterlas en la cabeza como un runrún… Para la población vasca que no entiende el euskera el bertsolarismo es un mundo aparte, folclórico, inabordable. Apenas puede decirse que haya algún intento de acercamiento entre esos dos mundos. Pero no creo que la responsabilidad sea únicamente de los no bilingües.

  5. tzio:

    ezto behintzet notizi bat ematen… iritzi artikulon bat edo izangoa ez?

    …eta hariari helduz. zer egin behar degu guk euskaraz ez dakitenek bertsoaren mundua eurena senti dezaten? orain bertsolariei bertsoak bi hizkuntzatan botatzea eskatuko dieu!! normaltasuna, normaltasuna, normaltasuna…

    http://www.berria.info/zintak/zaldieroa/2009-12-18/

  6. hilazk:

    euskeraz ez dakin batek ezin do bertsolaritza ez sentittu ta ez gozau, ez dolako ulertzen, y punto pelota. kuestioa ez da euskeraz ez dakin jendea bertsolaritzara urbiltzea, baizik bertsolaritzaz gozau nahi donak euskera ikasi beharko dola. bertsolaritza euskeraz sortu zan ta euskeraz da ta izangoa BETI!

    portzierto, sk kriston mala ostin nau… ikusizue euskalmeteko orrialdea?????

    QUE VIVA EL DIA DE LA “CULTURA VASCA”!

    …indignante

  7. Izaro:

    aiba!elurre ailau da gurekuadrila!!!!!gabon onak pasa!!

Erantzun bat utzi