Manualak
Post bat idazten
Pausoz pauso jarriko det, dana haseratik, baita argazkiak eta bideoak jartzeko modua.
- Lehenik logeatu egin beharko gara, hau da, gure izen eta kontraseina jarriz. Honetarako blogaren eskuinaldean dagoen “Hasi saio” linkean jo beharko dugu, logeatuta bagaude “Gune administrazioa” jarriko du.
Honelako leiho bat azalduko zaigu non gure erabiltzaile eta pasahitza sartu beharko dugun. Gogoratu nazazu markatu ezkero ez dugu berriz logeatu beharko gure ordenagailuak datuak gogoratuko ditu, hau etxeko ordenagailuan egin beharko dugu, bestela edonor sartu ahal izango da gure izenean.
.
.
.
Logeatu ondoren arbela izango dugu. Bertan modu sinple batean gure blogaren azken berriak izango ditugu (bertsio berriren bat badagoen, azken iruzkinak, azken postak…). Bertatik hiru aukera nagusi izango dugu goran ezkerrean. -Idatzi (post berri bat idatzi) -Kudeatu (guk idatzitako postak kudeatu) -Iruzkinak (guk idatzitako iruzkinak kudeatu) Goran eskuinean gure izena azalduko da, eta bertan klikatu ezkero gure perfila aldatu dezakegu (izena, pasahitza, emaila…)
.
.
Idatzi sakatu ondoren idazteko orrialdean sartuko gara. Hau oso sinplea da eta ohituta gauden Word textu editorearen antzekoa da. Alde batetik izenburua izango dugu. Eta jarraian gorputza. Argazkiak sartzerako garaian Wordpress berrian hau ere zeoze aldatu da. Jarri deten irudian 1puntuan “Media gehitu” jartzen duena dago. Lehengoa irudiak gehitzeko erabiltzen da. Hau sakatu ondoren leiho bat zabalduko zaigu eta bi aukera emango dizkigu. Lehenik ordenagailutik gure argazkia edo irudia igotzeko edo bestetik argazkia interneten badago bertako URL-a erabiltzeko. Ordenagailutik igo aukera sakatu ondoren, gure ordenagailuan non dagoen aukeratu eta igo egin beharko dugu. Igo ondoren onen izenburua, tamaina, lerrokatzea… jarri eta “Sartu bidalketan” sakatu beharko da. Eta honela gure postan edukiko dugu. Oso haundia izanezkero, eskinatik hartu eta txikitu egingo dugu edo bestela klikatu ondoren editorean dagoen arbola dun argazkiko ikonoan klikatu eta bere propietateak aldatuko ditugu (tamaina, non lerrokatu…).
.- Jarri dudan irudiko 2puntuan azaltzen den ikonoa klikatu ondoren, beste aukera batzuk zabalduko dizkigu. Gainean arratoia jarri ezkero zertako diren esango digu.
. - Youtubeko bideoak jartzea oso erreza da. Irudiko 3 puntuan jarri deten ikonoan sakatzea besterik ez, youtube jartzen duen ikonoan. Lehio bat zabalduko zaigu eta bertan youtubeko bideoaren URL-a sartuko dugu, hau da, bideoa ikusten ari garen helbidea. Honen modukoa http://www.youtube.com/watch?v=nkA-L3mK7q8 jarri eta listo.
. - Gure posta idatzi ondoren zer ataletan dagoen jarri beharko dugu. Bilaketak errezago izateko. Honetarako posta idatzi dugun horrialdean bera joan piskat “Atalak” jartzen duen tokira joan. Eta bertan gure postari dagokion atala edo atalak markatu (bideoak, umorea, euskara, kirola…) eta ez badago berri bat sortu.
. - Azkenik “Argitaratu” botoia sakatu eta kitto.
#ander#

RSS2.0