Youtubeko audioa gordetzen
2007 Urria 8, AstelehenaYoutuberen potentziala aprobetxatzen jarraitzeko programa hau ezagutu det ta pentsau det interesauko zaizuela.
Ez dakit zuek baino askotan erabili det youtube musika entzuteko bakarrik. Youtuben gaur egun milaka bideoklip daude, ia edozein musika talderen abestien bideoklipak edo zuzenekoak daude jarrita, baina posible da bideoklip horretatik musika ateratzea eta mp3 moduan jartzea? Ba bai.
Programa hemendik jeitxi dezakezue:
Bueno programa erabiltzen ezin errazagoa da. Oso sinplea da instalatzen eta porgrama exekutazean lehio hau zabalduko zaigu…

Hiru eremu dauzkagu. Lehenegoan youtubeko bideoa dagoen helbidea sartuko dugu, eta bigarrenean non eta ze izenarekin gorde nahi dugun (defektuz C: karpetan gordetzen du), azkeneko eremuan mp3-aren kalitatea (noski, kalitate gehio tamainu handiagoa). Bukatzeko “Download & Convert” sakatu eta kitto, denbora baten barruan gure ordenagailuan dugu mp3 formatuan.
Informazioa eta argazkiak blogoff
#ander#






RSS2.0